Olatzagutiko Kamioi Lagunak taldeak Kamioi eguna antolatu du maiatzaren 1ean. Kamioien argazki zaharren erakusketa eta kamioi erakusketak izanen dira, Clinkerren, eta bazkaria ere antolatu dute parte hartu nahi duen guztiei irekia; 948 562 374 (Clinker) telefonoan eman dezake izena, eta menua 20 eurotan izanen da. Bazkariaren ondoren Pantxo Balbuena mariatxiaren emanaldia eta The Karkamals taldearen kontzertua izanen dira. Instagram kontua sortu dute ere @kamioiolazti.
Kamioien eguna
Maiatzak 1 ostirala
11:00 Kamioien 250 argazki zaharren erakusketa, Clinker tabernan.
Kamioi erakusketa, Clinker tabernaren kanpoaldean.
15:00 Bazkaria, Clinkerren.
16:30 Pantxo Balbuena mariatxiaren kontzertua, Clinker tabernan.
19:30 The Karkamals taldearen kontzertua, Clinker tabernan.