Urbasako portuko lanak despedituta

Guaixe 2026ko maiatzaren 12a

Urbasako portuan egindako harri lubeta. NAFARROAKO GOBERNUA

Mendi hegal bat erori ondoren harri lubeta bat eraiki du gobernuak. 

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Lizarra eta Olatzagutiko NA-718 errepidea birgaitzeko lanak bukatu ditu. Obra hori 33+280 kilometro puntuan egin dute, Urbasako portuan. Mendi magalean gerrietua edo luizia izan zen. Foru administrazioak hormigoizko harri-lubeta bat egin du, 13 metroko altuerakoa, gainjarritako bi horma mailakatutan, eta 25 metroko luzeran. Horren helburua da sortutako ezponda berriaren funtzionaltasuna bermatzea, eta, modu osagarrian, ura iragaztea saihestea, barne drainadura eta egituraren egonkortasuna hobetzen duten xingola eta material iragazlea betez.

Obrak segurtasun handiagoa emango dio bideari, egitura indartuz eta bertatik igarotzea bermatuz. Lanen kostua 370.000 eurokoa izan da (BEZa barne).

Erlazionatuak