Nafarroa, Zinema Lurraldean 2024an Olaztin grabatutako Amandala film laburrak ADACAM Dibertsitaterako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren aurrekontu txikiko film labur onenaren saria irabazi zuen. Ana Barberan zinemagilea da zuzendaria, eta Nafarroa, Zinema Lurraldearen saria ere jaso zuen. Alzheimarraren inguruko lan bat da.