Gazte olaztiarra pista txirrindularitzako abiadura modalitatean Espainiako txapelduna izan da kadete mailan. Gainera, kopan txapeldunorde izan zen.
Aurretik udalak festetako kartel lehiaketako sari banaketa egin zuen. Helduen mailan Izaskun Beunza izan zen saritua. Bere lana festetako programako azalean dago. Egitaraua duen argitalpenaren seigarren orrian, berriz, Antonia Catalina Stanciuren irudia dago, 12 eta 14 urte bitartekoen saria jaso zuena. Kontra azalean agertzen den kartela Unai eta Iñaki Camuel Zabala anaiek egin zuten, 11 urte artekoen mailan sarituak.
Gainera, joan zen urtean jaiotako umeei udalak harrera egin zien. Olatzagutiko armarria brodatuta duen ttattarra eta Sakanako Mankomunitateak emandako neurgailua jaso zuten hiru haurrek: Xuhar Orabengoa Berroeta, Enma Vazquez Mendieta eta Galia Garabieta Zornoza. Etxajuaren unean, jakina, erraldoi konpartsa eta La Cigarra txaranga izan ziren.