Olaztiko film laburra, Sitgesen

Guaixe

'Nahia y el guardián del bosque' grabazioa. ARTXIBOA

'Nahia y el guardián del bosque' Olaztin grabatutako film laburra Sitgesko jaialdian izan da. 

Aurreko urtean Sara Oneca zinemagileak Nafarroa, zinema lurraldea programaren barruan Nahia y el guardián del bosque film laburra grabatu zuen, Olaztin, eta aurten filmarekin Sitgesko beldurrezko filmen jaialdian izan da. Hortaz, Olaztik Sitgesen presentzia izan du. Dagoeneko martxan dago aurtengo Nafarroa, zinema lurraldea egitasmoa eta aurten Mitxel Sadaba zinemagileari egoki zaio Olaztin grabatzea; Conectados deitutako film laburra egingo du, udazkenean zehar.

Erlazionatuak

Klaketa Olatzagutian

Erkuden Ruiz Barroso 2025 aza 05 Olazti