Udako argazkiaren bila

Guaixe 2013ko uzt. 31a, 19:59

Urtaro aldaketarekin batera, Guaixe astekariak lehiaketa berria jarri du martxan. Oraingoan Sakana eta uda izanen dira lehiaketako gaiak. Parte-hartzaileek argazki bakarra aurkeztu dezakete lehiaketara. maketazioa@guaixe.net e-postara bidali beharko dira argazkiak irailaren 17aren aurretik. Argazkiaren izenburuarekin batera, non egina dagoen eta harremanetarako telefonoa eman beharko da. Sakanako uda hobekien islatzen duen argazkigileak Irurtzungo Kate Informatikaren web cam-a webcam, mikrofonoa eta aurikularra eskuratuko ditu.