Bertsolariak aldarean

Guaixe 2014ko urr. 28a, 18:30

Bi bertsolarien hasierako agurra eta aurreko gaiko lehen bertsoak entzungai.

Uxue Alberdi eta Oskar Estanga halaxe aritu ziren larunbatean, Egiarretako Itxasperri ermitan. Gauean, berriz, herri bereko Santialde Elkartean 25 lagunek bertso-afari goxo eta animatu batez gozatzeko aukera izan zuten.

Ermitan, Anaje Narbaiza gai-jartzaile zela, 60 bat lagunen aurrean aritu ziren bertsotan. Hasierako agurraren ondoren, gai hauen inguruan aritu ziren kantuan bertsolariak: inmatrikulazioak, Itxasperrin desakralizatu arte ezin direla ezkontza zibilik egin, argindar linea, batukada zer den azaltzea, euskarazko testu liburuak (Uxue  bakarka), asmakizunak, gaurko meza bertsolaritza da (Estangak Argian esandakoa azaldu beharra), lehen dena urruti zegoen orain dena eskura eta puntuka agurtu.