Lau sakandar EHBilduren Parlamenturako zerrendan

Guaixe 2015ko mar. 31a, 09:21

Larunbatean aurkeztu zuen EHBilduk Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetarako zerrenda. Adolfo Araiz buru duen zerrendan lau sakandar daude: Asun Fernandez Garaialde Lazkano 6. postuan dago, Esther Korres 8., Garazi Urrestarazu 40. eta Jose Migel Ondarra 49. Aurreneko biak Araizen lan taldean daude azaroaz geroztik.