Alkateek goi tentsioko linea egitasmoa bertan behera uzteko eskatu dute

Dikaztelu eta Itsaso arteko goi tentsioko argindar linearen kontra dauden alkateek batzarra egin dute gaur Altsasun. EAEko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete Energia Ministerioari eskatzeko 2015-2020 sektore elektrikoko Garraio Sareen Planifikaziotik Deikaztelu-Itsaso proiektua kentzeko.