Bizikleta egunerako izen ematea zabalik

Guaixe 2015ko ira. 11a, 19:39

Irailaren 27an, igandearekin, bizikleta marxa ez lehiakor batek Sakana zeharkatuko du, Ziorditik Irurtzunera. Tropela 9:00etan abiatuko da. Izena eman nahi duenak 948 464 866 telefonora hots egin edo kirolak@sakana-mank.com helbidera idatzi dezake. Informazioa www.sakana-mank.com helbidean dago ere. Amaia Gerrikagoitia kirol teknikariak eman dizkigu azalpenak.