Udako argazki onena aukeratzeko garaia

Guaixe 2015ko ira. 18a, 10:37

Gaurtik 24ra bitartean Udako Argazki Lehiaketara aurkeztutako irudiren baten aldeko botoa eman dezakezu www.guaixe.eus-en.

Sakandarrek udan ateratako argazki bilduma ederra jaso dugu www.guaixe.eus web orrian. Udako Argazki Lehiaketara argazkiak aurkezteko epea gaur bukatzen da. Eta gaur bertan hasten da web bidezko bozketa, hilaren 24ko 14:00ak arte zabalik izanen dena. Lehiaketara aurkeztutako gogoko argazkiaren alde egin daiteke. Babes gehien lortzen duen argazkiaren egileak Iruñeko Wayout Room Scape-erako bi sarrera eskuratuko ditu.

Publikoaren sariaz aparte, epaimahaiarena ere izanen da. Haien deliberazioak lehiakide bati Turkiarako bi pertsonarendako bidaia emanen dio, Eroski Bidaiak-ek emana. Pertsona bakar batek bi sariak ezin dituenez irabazi, bi sarituen izenak irailaren 25ean publikatuko ditugu Guaixe astekarian eta www.guaixe.eus web orrian.

92 argazki
Aurkeztu ziren lehiaketara erredakzioa ixteko garaian.