Estatua epaituko dute

Guaixe 2015ko ira. 24a, 10:09

Lastailaren 19an Askapenako bost kide epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. Haien artean dago Aritz Ganboa De Migel arbazuarra. Epaiketa onartzen ez duela adierazi du Herriak Libre dinamika eta epailea epaitzera doazela. Sakanako herri epaiketa lastailaren 2an izanen da, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen zuzenean ikusteko aukera izanen da.