Etxarriko osasun zerbitzuak euskaraz

Arartekoa aitortutako hizkuntza eskubideak bermatzearen alde azaldu da

Guaixe 2015ko urr. 7a, 08:46

Arartekoak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri eraginkorrak eta plantilla organikoa egokitzea eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Etxarriko osasun etxeko zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzeko 600 herritarrek aurkeztutako eskaerari erantzun hori eman dio Arartekoak.

Kanpaina aurrera eraman zuten erakunde batzuetako ordezkariek egin dute balorazioa: Ainhoa Zabala (AEK), Itsaso Ganboa (EHE), Aitziber Etxaiz (Iñigo Aritza ikastola), Iñaki Mundiñano (Aralarko Mikel Donea institutua), Izaskun Errazkin (Mank-eko Euskara Zerbitzua) eta Eneka Maiz (Etxarriko alkatea).