Sustrai Erakuntza egungo trenbidea berritzearen alde, plataforma berriaren kontra

Guaixe 2015ko aza. 5a, 19:55

Sustrai Erakuntza fundaziotik AHT egiteko korridore proposamenak “gehiegizko gastu ekonomiko eta ingurumen eraginengatik zentzugabekeriak dira”. Porlanaren espekulazio ekonomikoaren garaira bueltatzea dela dio, “tren plataforma berria eraikitzea proposatzen baitu, egungoa ez ikusia eginez edo ahaztuz”.

F, E eta H korridoreek lan handiak eskatzen dituztela eta V korridorea, berriz, egun dagoen trenbidearen paralelo doan plataforma berri bat eraikitzea proposatzen duela diote Sustrai Erakuntzatik. Sakana zeharkatzen duen trenbidea hasieratik bikoizteko planteatuta dagoela gaztigatu dute. “Funtsean egungo korridorea ez dutela hobetzen salatu dute fundaziotik. Eta txostenean bi aukera ahaztu egiten dituzte: zero alternatiba, ezer ez egitea, edo egungo trenbidea berritzea”. Diru publikoa xahutu beharrean “egungoa berritzeko aukera errealak eta ekonomikoak kontuan ez izatea” salatu du fundazioak.