Manu Aierdi Ekonomia Garapenerako lehendakari-ordea gaur Olatzagutian izan da. Unescok Egibil harrobia, Urbasakoa, lurraren geologia historia ezagutzeko aparteko tokia dela izendatu baitu. Ekitaldia bukatutakoa Sakanako Plan Estrategikoaren inguruan Aierdik esan digu astelehen edo astearterako alderdiei eta Sakanako eragileei erantzuna emanen diela.
Lehendakari-ordeak aurreratu digu gaur onartu duten aurrekontu lege proiektuan Sakana izena duen diru sailik ez dagoela. Baina berrindustrializaziorako sailak izanen direla. Ibarreko ordezkariek Sakanako Plan Estrategikoa garatzeko proposatutako hitzarmenaren formula egokitzat jo du, doitu badaiteke ere. Azkenik, Sakanak egindako lana ederra izan dela adierazi digu.