Hauteskunde orokorrak 2015

Eduardo Santos Itoizi on-line elkarrizketa

Guaixe 2015ko abe. 10a, 18:58

Eduardo Santos Itoizi on-line elkarrizketa

Hauteskunde orokorrak izanen dira abenduaren 20an. Alderdi nagusiei on-line elkarrizketa egiteko aukera eskaini diegu. Podemos-Ahal Dugu kongresurako hautagaitzako Eduardo Santos Itoizek Guaixe.eus web orriko irakurleek bidaltzen dituzuen galderak erantzun ditu ostiralean, 17:30etik aurrera.

1. Kaixo. Zer egin behar duzue gure ingurumena hobetzeko? Eta nola? Eskertuko nizuke neurri pare bat azaltzea eta oso zuzena eta argia izatea. Esker mila.
Basoa

Kaixo
Oso kezkatuta gaude asunto honekin. Az<piegitura erraldoiek ekarri dizkiguten ingurumen arazoak oso kezkagarriak dira eta ikusi dugu nola botere publikotik ez da kontutan hartu herrien kezkak. Dena hori orekatzeko proposatzen duguna da legea betetzea, ez gehiago, ez gutxiago. Eta ingurumenarekin zerikusia duten proiektu guztietan prozesu partehartzaileak bultzatzea konponbide egokienak bilatzeko iritzi guztiak kontutan hartuta. Bertze aldetik hondakin plan berriak jarri nahi dugun martxan, uraren kultura berria kontutan hartu, energia berreiztagarriak bultzatu eta emisioak murriztu beroketa globala etentzeko gure partetik dena egiteko. Subiranotasun energetikoa oso inportantea da horretarako eta horretarako legea aldatu behar da ere tokiko alternatiba guztiak kontutan harteko. Eredu produktiboa ere aldatu nahiko genuke ere, bertze ekonomia bultzatzeko ingurumena kontutan hartzen duena.

Mila esker zure galderagatik

2. Nafarroa eta euskara, euskara eta Nafarroa, Madriden zer egiteko prest zaudete? Lehengo egunean Pablo Iglesiasek irri egiteko eskatu zuen telebistan, ahal dela zioen, gaur egun hori eskatzea ilusio faltsua ez ote da?
Lili

Euskara eta estatuan dauden bertze hizkuntzak babestea, errespetatzea eta bultzatzea oso inportantea da guretza. Aldatu nahiko genuke Konstituzioaren 3. artikulua errateko erdarekin batera, ofizialak diren bertze hizkuntzak legalki babesteko maila berbera izan ditzaten. Euskaldunok badakigu irri egiten, bertze erremediorik ez dugu izan UPN-PP agintean izan diren urte luze hauetan....

3. Noren ahotsa izango zarete Madriden?
Lili

Zurea, nahi baduzu. Ez dugu bertze asmorik. Napartarrak gara eta Nafarroako jendea defendatuko dugu beti.

4. Adituek diote Pablo Iglesias ari dela telebistetako debateetan gailentzen. Horrek luzera begira ez al du boomerang efektua izango, hau da, ez ditu eskuinzaleak euren taldeen aldeko botoa ematera bulkatuko?
Mai

Guk irabazi nahi dugu. Hori da telebistetan agertzen den jarrera, gure ustez. Eskuindarrek konbentzitu beharko dute bere jendea haien proiektua gurea baino ilusionanteago dela eta azken urteotan gertatukoaren arabera ez dirudi errexa dutenik. Guk gurea eginen dugu, ezin dugu bertzerik egin. Edozein bertze gauza bat jendearen ilusiarekin espkulatzea izanen zen eta ez gaude kalkulu elektoralen egitearen alde.

5. Podemosek Nafarroan zein erantzun izango duela aurreikusten duzue?
Lore

Inork ezin du erran zer gertatuko den, oso hauteskunde irekiak izaten ari direlako. Topikoa badirudi ere, kanpainetan hazten gara beti jendearekin harremanetan jartzeko aukera gehiago daukagulakotz. Eta kaletikan ateratzen ari den sensatzioa oso ona izaten ari da. Egoitza jendez beterik, boluntarioak, herrietan harrera ona, jendea irribarrez. Aldaketa bultzatzen ari gara denon artean.

6. Zalantzak ditut bozkatu ala ez, zer egin beharko nuke eta zergatik?
Amets

Zaharrek erraten digute oso momentu berezi batean gaudela. Duela 30 urte giro berdina dagoela kaleetan, aldaketaren haizea, ateak zabaltzeko aukera. Parte hartuko duzu ala kalean geratuko zara? Pentsa hemendikan urte batzuetara nola azalduko diozun lagun bati zer egin zenuen momentu honetan eta kontzientziaz erabaki.

7. Ustelkeria albiste da ia egunero eta herritar askok politikagintzarekin lotzen dute ustelkeria. Posible al da honekin behingoz bukatzea? Edo gure gizartean eta egunerokotasunean ere txertatuta dago gaitz hau?
Eli

Ustelkeriarekin bukatzea ez da momentu batetik bertzera egiten. Azken bolada honetan gertatu egin dena da partidu tradizionalak begi itxuekin begiratu egin dutela arazoa, ikusi nahi gabe. Seguraski idatzi gabeko paktu bat zutelako bakoitzak bere aldetik ahal zuena etxera eramateko. Bukatu r da inpunitatea. Eta horretarako askoz ere zailagoa jartzen ahal diegu, gardenatasunaren aldeko neurriak hartuz, justiziari medio gehiago emanez, kargo publikoen ogasuna publiko egiten, ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzen, ate birakariak debekatzen...zerrenda borondatea bezain luzea

8. Europak Greziarekin egin duena ikusita, zertarako balio du estatuko agintea eskuratzea?
Heraklito

Eske ez dago alternatibarik. Badakigu oso zaila dela eta botere ekonomikoak oso indartsuak direla. Bainan orain arte oso erosoak izan dira jendea bere etxean ikusten. Espainia ez da Grezia. Bertze Europa bat berreskuratu behar dugu eta horretarako ahots desberdin bat jarria behar da Europan egiten diren bileretan. Greziak negoziatzen saiatu zuenean kontra entzun zuen lehenengo ahotsa Rajoy jaunarena izan zen eta hori ez da batere posible. Ni ez nintzen ordezkatuta sentitu, ni nengoen Greziar herriarekin. Espainian ere negoziaketa horiek tokian hartzen ari ziren bitartean desjabetzak ziren, jendea langabezian, murrizketak, kulturaren mundua lurperatua...ez badugu borrokatzen ez dugu ezer lortuko.

9. Ahal Duguk boterea eskuratuko balu, zein lirateke hartuko lituzkeen lehen hiru neurriak?
S O S

Lehenengoa jendeari duintasuna bueltatzea, oinarrizko errenta unibertsala aprobatzen, aberatsa den herri batean inor baztertua ez izateko. Bigarrena eta horrekin batera pobrezia energetikoarekin amaituko genuke, enpresa elektrikoekin bono soziala negoziatzen. Hirugarrena lan eredu berri bat aprobatu PPk egindako erreforma bertan bera uzten, eta horrekin batera eredu produktibo berri bat martxan jartzen lan eskeintza zabaltzeko. Horrekin lotuta neurriak hartuko genituzke enplegua sortzeko, eta lehenengo neurrien artean etxebizitzen erreformak bultzatu, gastu energitikoa murrizteko asmoz eta energia berreiztagarrien arloa bultzatzeko, ikerkuntza eta garapenean inbertituz. Azkenik eta napartarra izanik, bakea eta elkarbizitza berreskuratzeko aurrerapausoak ematea gustatuko litzaidake, biolentziaren biktimei arreta berezia emateko eta alde berean bertze espetxe politika egiteko.

Hiru baino gehiago atera dira....

10. Ez dirudi gehiengo osorik izanen denik eta paktuetarako atea zabalik geldituko dela dirudi. Hala balitz, Ahal Dugu gobernuan sartuko litzateke edo kanpotik lagunduko luke gobernuko alderdia?
galdetzaile

Guk beti erran dugu gehiengo bat nahi dugula Gobernu bat osatzeko, eta horretarako ezinbestekoa da hauteskundeak irabaztea. Ez badugu lortzen programaren arabera emanen diogu Gobernu bati sostengua, Nafarraon egin dugun bezala, akordio programatikoa sinatu eta gero, eta kanpoan geratuko gara Gobernu hori hobe kontrolatzeko.

11. Zer esanen zenioke botoa Ahal Duguri edo Ciudadanosi ematea duda duenari?
Zalantzati

Gu agertu ginenean benetazko boterea dutenek argi eta garbi ikusi zuten PPren barruan ustelkerien kasuak zirela eta desgastea zela eta ezinbestekoa zela eliteen aldaketa gauzatzea. Hori ezinezkoa izan zen zeren orain PPren barruan agintean daudenak beraien aulkietan jarraitu nahi zuten. Orduan erabaki zuten kanpotikan egin behar zela berrikuntza hori, eta horretarako berreskuratu zuten katalunian zeukaten erdi izkutaturiko lider fotogeniko bat eta hasi ziren telebista guztietatik paseatzen. Ciudadanos da orain lan bulego politiko haundi bat eskuindar ekonomikoek neurrian egindako programa batekin. Bainan ez dira ezer aldatzeko etorri. PPren tokia hartzera etorri dira politika ekonomiko berdinak egiteko itxura modernuago batekin. Gu 15 Mtik agertu gara. Betidanik izan gara hemen, bainan momentu honetan politikoki antolatu gara instituzioak berreskuratzeko asmoz. zer esanik ez, oso berriak gara eta, gure zailtasunak izan ditugu ongi antolatzeko eta guztien artean programa bat osatzeko. Bainan kaleko jendea gara, eta garena ez dugu izkutatzen. Eta gauzak aldatzeko etorri gara, zalantzarik gabe. Horregatik ez gara bankuetxekin finanziatzen, baizik eta jendearen laguntzarekin (Venezuelako edota Irango ustezko dirua nik oraindik ez dut ikusi). Azken finean hiritarrek erabakiko dute....

Agurra

Mila esker zuen galderengatik. Bihotz bihotzetik eskertzen dizuet zuen interesa. Saiatu naiz zintzo erantzuten, naiz eta batzuetan ez dago tokirik formato honetan nahi dudan guztia zehazteko. Banoa orain jendearen bila Iortia Plazara, 7etan geratu baitnaiz Ione eta Ainhoarekin. Hurbiltzen bazarete lasaiago hitzegiteko aukera izanen dugu. Dena den ongi izan, edo Ainhoak Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkura guztiak amaitzeko erraten duen bezala, izan zoriontsu!