Trikitiarendako jaialdia

Guaixe 2016ko urt. 15a, 14:52

Ilbeltzaren 16an, larunbatean,17:30ean Lesakako Harriondoa aretoan.

Nafarroako II. Trikiti Jaialdia hartuko du bihar Lesakak. Instrumentuari Nafarroan pizgarria eskaintzeko asmoz antolatu zuten jaialdia, estreinakoa Altsasu izan zuena. Nafarroako Trikiti Elkarteko kide Patxi Agirre, Lohitzune Berastegi eta beste hainbat izan dira jaialdia antolatzen aritu direnak. Nafarroan trikitixarendako errefentziazko egun bat bihurtu nahi dute jaialdia. Agirrek esan digunez, heldu den urtean Sakanara bueltatzeko aukerak daude. Sarrera apur batzuk saltzeko gelditzen dira eta horiek leihatilan eskuratu daitezke. Jaialdiaren ondoren, joan den urtean bezala, afaria izanen da (nafarroakotrikitixaelkartea@gmail.com).

Egitaraua
Iñaki Mendinueta eta Irune Agirre
Kristina eta Amaia
Epelde eta Lutxurdio
Agus Barandiaran (Korrontzi) eta Xabier Berasaluze (Leturia)
Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza
Jon Ostolaza eta Arnó
Gari eta Iñaki
Aurkezleak: Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin