Txirrinka martxa Sakanan

Guaixe 2016ko mai. 20a, 15:44

Abiadura Handiko Trena (AHT) eta proiektu txikitzaileak borrokatu! Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! Lelo hori du bihar abiatuko den bizikleta martxa. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik abiatuko da, igandean Bergaran elkartzeko. Iruñeko Gaztelu plazatik tropela 11:00etan aterako da. Oskian barna Sakanan sartu eta Arakil eta Aranatz zeharkatu ondoren, Lizarrustitik utziko du ibarra. Lekukoa 9tan pasako da.

Txirrinkaren ordutegia
Ordua Taldea     Ibilbidea    
14:33:00 Erauzketaren aurkako taldeak Atondoko benta-Irurtzungo plaza
14:57:00 Arakil eta Irurtzungo kultur taldeak Irurtzungo plaza-Hiriberri
15:32:00 Sakanako sindikatuak (EHNE, LAB, ELA) Hiriberri-Uharte Arakil
16:04:00 AEKko irakasleak eta Altsasu-Etxarriko EHE Uharte Arakil-Lakuntza
16:28:00 Maripiper taldea Lakuntza-Etxarri Aranatz
16:52:00 Talde antimilitaristak (Bardenas Ya! eta KEM) Etxarri Aranatz-Bekola aurretik
17:11:00 Sakanako gaztetxe eta gazte asanbladak Bekola aurretik-Lizarrusti gaina
17:32:00 Altsasuko herri mugimendua Lizarrusti gaina-Aiako bidegurutzea
17:46:00 Sakanako Amalurraren Defentsa Aiako bidegurutzea - San Martin

 

 

Erlazionatuak

Nafarroan AHT gelditu daiteke!

Erkuden Ruiz Barroso 2016 mai 20 Altsasu