Ikasleen atxiloketen aurrean ikastolaren iritzia

Guaixe 2016ko mai. 25a, 16:38

Goizeko atxiloketen inguruan Andra Mari ikastolako Zuzendaritza Batzordeak “erabat gaitzesten du, ikasle hauek adin txikikoak izanik, Polizia Nazionalak atxiloketak gauzatzeko orduan erabilitako modua. Atxiloketak, ez haien familiak, ez bere kargupean zegoen inori jakinarazi gabe gauzatu dira, eta familiek, atxiloketen berri lekukoen bitartez izan dute”. Ikastetxetik azaldu dutenez, “Andra Mari ikastolak elkar lana, elkarrizketa, tolerantzia edo solidaritatea bezalako balio eta jokaera demokratikoak garatzen jarraituko du; bere ikasleriak aukera politiko, kultural, sozial… orotariko independentzia eta burujabetza izan dezan, gaitasun kritikoa eta irizpide propioak landuz, desadostasunak era baketsuan adieraziz eta pluraltasunarekiko begirunean heziz”.

Aldi berean, Andra Mari ikastolak Lomce Legearekiko desadostasuna adierazi eta adierazpen askatasuna defendatu du. Hezkuntza komunitatearekin batera, LOMCE legea aplikatu ez dadin lanean jarraitzeko asmo sendoa azaldu gainera.

Erlazionatuak