Hauteskunde orokorrak 2016

Anika Lujani on-line elkarrizketa

Guaixe 2016ko eka. 13a, 09:44
Anika Lujani on-line elkarrizketa

Anika Lujanek, Geroa Baiko senaturako hautagaiak, www.guaixe.eus-en jasotako zure galderak erantzun ditu asteartean, 12:30ean, on-line elkarrizketan.

1. Zergatik bakarrik Nafarroatik Madridera eta ez indartsuago besteekin elkarrekin?
Galdetzailea

Geroa Bai-ren apostua, hasieratik, aldaketaren 4 indarrok batera joatea izan zen. Ez zen posible izan Estatu mailako indar politikoek, Podemosek eta I-Ek alegia, hala erabaki zutelako.
Ondoren EH Bildurekin hautagaitza bateratua osatzea jarri zen mahai gainean, bion arteko bilera batzuk egin ziren, eta ezetz erabaki zen gehien bat kalitatezko aukera bat prestatzeko denborarik ez zegoelako.

Senaturako ere ez zen hautagaitza bateratua atera baina Geroa Bai-k pertsona bakar bat aurkeztu du Senatuko zerrendan eta aldaketaren indarren beste bi zerrendaburuentzat ere eskatzen du botoa.

2. Zererekin ordezkatuko du zure alderdiak Nafarroa?
Galdetzailea

Geroa Bai-ren programak 3 zutabe nagusi ditu:
- Birsorkuntza demokratikoa
- Biraketa soziala
- Gure autogobernuaren defentsa eta babesa.

Nafarroak azkeneko urteotan Madrilen izan duen tokia berreskuratu behar du. Horretarako, Estatu mailako alderdien menpektasunik ez duten ordezkariak behar ditugu.

3. Zer esango zenioke haustekundeez nazkatuta dagoen bati?
Leo

Arrazoia duela. Nik ere sentitzen ditut frustrazio eta neke horiek.
Politika berriak berehala berneratu ditu politika zaharraren bizioak eta irtenbide politikorik aurkitzeko gai ez dira izan, ez batzuk, ez besteak.
Hala ere, ezin dugu ahaztu Madrilen gure ordezkariak izango direnak aukeratu behar ditugula, gure ahotsa eramango dutenak, eta nekatuta egon arren 26-Jn gure botoa eman behar dugula. Azkeneko legealdiak lekzio batzuk eman dizkigu eta horren arabera erabaki behar dugu gure botoa.

4. Hauteskundeekin jokoan zenbat dagoen jabetzen ote gara?
Luar

Bai.
Hauteskun orokorretan bi betebehar ditugu: Diputatuek Madrilgo Gobernuaren lehendakaria izango dena aukeratu behar dute eta lurralde bakoitzak Madrilera joango diren bere ordezkariak aukeratu behar ditu.
Geroa Bai-k oso argi dauzka bi betebeharrak. Gure ordezkariek aldaketaren aldeko botoa emango dute eta legealdi osoan zehar Nafarroa Madrilgo agenda polikoan egon dadin lan egingo dute. Nafarroan eta Nafarroako jendearentzat egiten dugulako lan, inongo menpekotasunik gabe.

5. Zergatik ez duzue Nafarroan lortutako hitzarmena Espainiako Gorteera aplikatu eta EHBildu eta Elkarrekin Ahal Dugu taldeekin batera elkartu?
Mikel

Hori izan zen, hain zuzen ere, Geroa Bai-ren lehenengo apostua eta Podemos-eko Nafarroako Hiritar Kontseiluak. ezetz esan zuen Pablo Iglesias-ek, aurreko egunean,COPE irratian, gauza bera esan ondoren.
Estatuari begirako intereseei lehentasuna eman zitzaien.

6. Zer moduz senatuko egonaldia?
A

Motza izan da baina oso intentsoa nire lehenengo esperientzia zelako.
Gauza batuzk ikasi ditudala uste dut, horien artean, oso ongi aukeratu behar ditugula gure ordezkariak. Legeladi honetan Nafarroa desagertuta egon da Madrilen, Podemos eta PSOE-ren ordezkariak estatu mailako bere taldeetan sartuta egon dira, inongo protagonismorik gabe, eta UPN-k PPren menpe. Hurrengo hauteskundeetan honi buelta emateko aukera dugu.

7. Abenduan elkarrekin joan zineten senatura. Oraingoan zergatik ez?
1

Lehenengo galderan erantzun dudan bezala, Geroa Bai-ren apostua zen hura, bai Kongresurako eta baita Senaturako ere baina ez zen posible izan talde batzuk, Podemos-ek eta I-Ek, lehentasunak Estatuko mailan jarriz zituztelako.

Hala ere, Senatuari begira Geroa Bai-k eskaintza interesgarria egin die beste taldeei, EH-Bilduri eta Unidos-Podemosi: Guk pertsona bat aurkeztu dugu Senatura eta aldaketaren indarren beste bi zerrendaburuentzat ere eskatzen dugu botoa. Horrela Nafarroako aniztasunak eta aldaketaren indarrek bere tokia izango dute Senatuan.

8. Zertarako balio du Madrilen egoteak?
Kaixo

Madrilen egon behar gara baina edozein ordezkaritzak ez du balio.
Geroa Bai-ren ahotsa beharrrezkoa da Nafarroaren ahotsa Madrilera eramateko, aldaketaren ahotsa Madrilen entzuteko, ahots anitza, plurala, soziala, euskalduna... Nafarroa Madrilgo agenda politikoan egon behar da berriro, Uxue Barkosekin egon zen bezala.

9. "Garapen Basatia eta Ingurugiro Saila" , gobernu berria sartu aurretik horrela deitzen omen zitzaion. Zer ez da aldatu oraindik?
Basoa

Sentitzen dut baina ez dakit zer galdetu nahi didazun galdera honekin.

10. Geroa Baik ze asmoa du espezie inbaditzaileen inguruan?
Basoa

Gau hauek Departamentuan aztertzen ari dira. Nik zehaztasunik ez dut.
Barkatu, baina laguntza handirik ezin ditut eskaini.

11. Zer da benetako aldaketa?
Zer

Benetako aldaketa iaz Nafarroan hasi zen aldaketa da. Serioa, programa batean oinarrituta, pertsonak lehetasuna dituena, lerro gorririk gabekoa, poliki egiten dena baina pauso guztiak ongi pentsatuak eta atzera bueltatzerik ez duena.

Agurra

Eskerrik asko zuen denboragatik eta Guaixe aldizkariari ekimen honengatik.