Kaixo irakur zale maiteak, gaurkoan, aurtengo nire azkeneko kolaborazioa denez, zerbait oso desberdina ekartzen dizuet. Android programatxo bat egitea iruditu zait, “Hello Word!” tipikoa. Hasi baino lehen, nire Telegram nick-a utziko dizuet, norbaitek zalantzaren bat baldin badu, nirekin harremanetan jartzeko: @IosuKiteen
Android programatzeko, ordenagailuan –MAC, Windows, Linux...– “Android Studio” programa behar dugu. https://developer.android.com/studio/index.html helbidetik jaitsi dezakegu doan. Deskargatu eta instalatuta dugunean, programa hasiko dugu. Lehenengo pantailan "Start a New Android Studio project" sakatuko dugu.
Hurrengo leihoetan proiektuaren konfigurazioa dator. Lehenengoan aplikazioaren izena, gure enpresaren URL-a –asmatu dezakegu, adib. com.eztanda, java-k duen artxibo paketeari izena emateko– eta proiektuaren helbidea. Hurrengoan erabiliko dugun Android bertsio minimoa jarriko dugu, 4.1 gure kasuan. Hirugarren leihoan, “Empty Activity” sakatuko dugu, Android Studio aplikazio bat hasteko kode basikoa jarriko baitu. Azkeneko leihoan, Activity-ren izena emateko konfigurazioa dugu, gure kasuan automatikoki jartzen gaituena utziko dugu.
Laburpen moduan, diseinua .xml-etan dugu (activity_main.xml) eta kodigoa .java-n
(MainActivity.java). .xml-etan botoiak, testua, irudiak... jarri ditzakegu eta .java-n lehen jarri ditugun osagaiei funtzionalitatea emango diegu. activity_main.xml artxiboa (res - layout karpetan) irekiko dugu eta azpiko “text” erlaitzean sakatuta, halako xml kodigoa ikusiko dugu: Ikusten denez, testu bat jarri digu “layout” (pantaila bezalako) baten barruan.
MainActivity.java artxiboa (lehen jarri dugun “enpresaren URL” karpetan) hurrengo kodea ikusiko dugu: Hemen .xml-a kargatzen ari da soilik. Honekin, “play” botoia sakatuta (app jartzen duenaren eskuinean), emuladore bat hasi eta gure aplikazioa funtzionamenduan izango dugu.
Proba egin eta kontatuko didazue!
Honekin aurtengo Guaixeko kolaborazioak bukatzen ditut. Hortaz, opor onak opa dizkizuet, mila esker eta hurrenera arte!