Agorrila guztia eta irailaren 9ra arte izan dute sakandarrek euren udako argazkia Guaixe-ren web orriko lehiaketara aurkezteko. Epea itxita 49 argazki dira aurkeztu direnak. Bi sari daude eta bi epaimahai daude. Alde batetik, publikoaren saria dago. Lehiaketara aurkeztutako argazki bildumatik bakarren bat gogoko izanez gero, haren alde botoa emateko aukera dago. Horretarako, www.guaixe-eus-en propio sortutako atalean sartu eta botoa ematea besterik ez dago. Hiru argazki aukeratu daitezke, hori bai, ordenagailu bakoitzetik behin bozkatu daiteke. Orain arteko bozketan sei argazki nabarmendu dira.
Publikoak emanen duen sariaz aparte, propio eratutako epaimahai batek emandako beste sari bat ere banatuko da. Pertsona bakar batek bi sariak ezin dituenez irabazi, bi sarituen izenak irailaren 23an publikatuko ditugu Guaixe astekarian eta www.guaixe.eus web orrian. Orduan jakinen dugu oparien kutxak zein sari gordetzen duen.