Guaixeren Udako Argazki Lehiaketak sarituak ditu

Guaixe 2016ko ira. 23a, 09:06

Agorrilean, irailaren 9ra bitartean, uda gaia duten argazkia Guaixeren argazki lehiaketara aurkezteko aukera izan da. 49 proposamen jaso ditugu. Epaileek Helena Nuini eman diote saria: NEKA opari TXEKE bat. Esperientzia bat oparitu. Urte guztian eta Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izateko. Nor bizi da hemen argazkiagatik eskuratu du saria; irudian atetzar baten atzean dagoena ikusi nahian ari den pertsona bat ikusi daiteke. 

Epaileenarekin batera bigarren sari bat ere banatu da. Azken hori www.guaixe.eus web orriaren erabiltzaileen botoen bidez aukeratu da. 225 boto jaso dira eta www.guaixe.eus-eko 69 bisitariek Eider Carrionen Izan zaitez ZU, izan zaitez libre Hendaian argazkiaren alde egin dute. Hendaiako hondartzako uretan besoak gora dituzten lau emakumezko eta gizonezko bat ageri den argazkiagatik Carrionek udazken-neguko itxura aldaketa pertsonalizatua eskuratu du sari gisa, Marian Navarro ileapaintzailearen eskutik.

Erabiltzaileen botoak
69 Izan zaitez ZU, izan zaitez LIBRE! Hendaian.

20 Hondarribin, Faro de Higer kanpinean.

20 Hondarribin, Faro de Higer kanpinean.

18 Xamurtasuna.

18 Hiriko argiak
.
16 Etxetik urrun
.
15 Nor zara zu?

5 Ur jauzia Islandian.

4 Lasaitasuna, Barra del Trabucador-ren. Delta de L'Ebre.

4 Zuhaitz bakartia
.
4 Pirineoak Beriandik!

3 Kitersurfa, Barra del Trabucador-ren. Delta de L'Ebre.

3 Beriaindik zerura

3 Nor bizi da hemen?

3 Torla. Ordesa
.
2 Illunabarra, Port d'Illa de Mar-ren. Delta de L'Ebre.