Turismo sektorekoak, ikasten

Guaixe 2016ko ira. 22a, 18:33

Asteartean hasi zen Sakanako Garapen Agentziak eta Bidelagun turismo elkarteak elkarlanean antolatutako Ezagutu gure ingurunea ikastaroa. Hiru irteeren bidez, turismo aldetik interesgarri diren Sakanako natura eta ondare baliabideak ezagutzeko aukera izanen da. Aurreneko saioa Aralarren egin zuten, hango trikuharriak, paisaiak eta bestelakoak ezagutzeko aukera izan zuten. Hurrengo bi irteeretan Urbasa-Andia natur parkea, hariztiak eta seinaleztatutako hainbat xenda bisitatuko dira. Parajeak ezagutzearekin batera, parte-hartzaileek turismo jasangarri zein naturaren babesa sustatzeko oinarrizko komunikazio estrategiak jasoko dituzte. Sakanako turismo sektoreko profesionalek haietan parte hartzera gonbidatuta daude. Izen ematea
furbitarte@sakanagaratzen.com e-postan edo 948 117 344 telefono zenbakian egin daiteke.

Erlazionatuak