Nafarroako Gobernuak euskara ikastera animatu du

Guaixe 2016ko ira. 23a, 12:21
Itsasi euskaltegia mustu zenean jendea joan-etorrian.

Komunikazio-kanpaina martxan jarri du helduen euskarazko irakaskuntza sustatzeko. Euskaltegi, akademia eta hizkuntza zentro ofizialetan euskara ikastera animatu ditu nafarrak.

Euskaraz? Bai! Voy! Zatoz ikastera/Ven a aprender euskara lelopean Nafarroako Gobernuak komunikazio-kanpaina jarri du martxan. Kanpaina honekin helduen euskarazko irakaskuntza sustatu nahi du Nafarroako Gobernuak, eta, bide batez, nafarrak euskara ikastera animatu ditu publikoak eta ekimen sozialekoak diren Nafarroako 25 euskaltegietan, hizkuntza zentro ofizialetan eta akademietan. Jakina denez, irailean zabalik dago aipatu zentro hauetan matrikulazioa egiteko epea. Bestalde, Nafarroako Gobernuak gogoratu nahi du urrian 2016-2017 ikasturteko lehen hiruhilekorako laguntzen deialdia argitaratuko dela aurreikusten dela, 100.000 euroko aurrekontuarekin.

www.euskaraikasi.nafarroa.eus
Kanpainaren barruan Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen weba, Nafarroan euskara ikasteko dauden euskaltegi, hizkuntza zentro eta akademien berri emateko. 848 426 054 telefonoan ere eskatu daiteke informazioa, 8:30etik 14:30era.

Erlazionatuak