Ez da enplegu tailerrik eginen

Guaixe 2016ko urr. 14a, 10:32

Ikasleen praktikak Mank-en azpiegituretan egitekoak ziren.

Haren bukaeran hiru ikasle kontratatuko zituen kolaboratzaile batek atzera egin eta ordezkorik ezin izan da topatu.

Joan den urteko esperientziaren ondoren, Sakanako Mankomunitateak aurten ere hiri eta industria hondakinen kudeaketarako eskola-tailerra antolatu behar zuen. Horretarako, Mank-ek Ecogras Recuperación y Reciclado, Kerabi Gestión Medioambiental, S.L. eta Vermican Soluciones de Compostaje, S.L enpresekin batera proiektua egin zuten. Baita Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso ere. 15 langabe sakandar trebatu behar ziren.

Mank-ek Nafar Lansareren jakinarazpena apirilaren 20an jaso zuen. Baina orduan eskola tailerreko erakunde kolaboratzaileetako batek, Vermican-ek, jakinarazi zuen ezin izanen zuela tailerraren akaberan hiru ikasle kontratatu. Eskola tailerraren helburuak betetzeko oinarrietako baten faltan, Mank-eko arduradunak beste enpresa batzuetako ateak jotzen saiatu dira, baina ez dute ordezkorik lortu. Beraz, eskola tailerra bertan behera gelditu da.