AHNAk errefuxiatuen aldeko bilketa eten du

Guaixe 2016ko urr. 27a, 19:07

Asociación Humaniataria Navarra en Acción elkarteak, AHNA, errefuxiatuendako materiala biltzeko kanpaina martxan zuen. Haren bidez Calais eta Dunkerkerko errefuxiatu eremuetara bidaltzeko arropa, jaio berri eta umeendako beharrezkoak diren jantziak, oinetakoak, txupeteak, biberoiak pixoihalak, jostailuak eta bestelakoak, baita haurrendako eskola materiala jaso dituzte. Frantziako Gobernuak Calaisko errefuxiatu eremua desegin eta bertan zeuden migratzaileak hexagonoan barnako egoitzetan kokatzen ari da aste honetan. Antza, hilabete barru gauza bera eginen du Dunkerkekoarekin.

Horregatik, AHNA elkarteak material bilketa eten du. Juan Pedro Higuerok esan digunez, “Iruñeko biltegia beteta dugu. Gure asmoa, dirua dugunean, guztia Greziara bidaltzea da”. Sakandarrek emandako laguntza eskertu dute.