Sakandarrek ere salatuko dute

Guaixe 2017ko urt. 13a, 14:23

Larunbatean, 17:30ean, Bilboko La Casillatik abiatuko den manifestazioan makina bat sakandarrek parte hartuko dute.

Preso dauden pertsonen giza eskubide guztiak errespeta daitezela aldarrikatuko da Bilbon beste behin. Sakabanaketa eta urruntze politika, larriki gaixorik dauden presoen egoera, zigorren batuketa eza eta beste salatzeko dinamika abiarazi zuen Sarek herritarrak udazkenean. Makina bat sakandarrek egin dute bat salaketa horrekin. Eta biharko manifestazioan ere parte hartuko dute, “euskal presoen eskubideen urraketa eta dispertsioa” salatzeko.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea! Horixe aldarrikatzen du Sare herritarrak. Manifestazioaren aurkezpenean biharkoa”mobilizazio erraldoia bihurtzeko” deialdia egin zuten, “salbuespeneko zerbait izan dadila, gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan, euskal jendartearen gehiengoak hainbeste desio duen bake eta elkarbizitza etorkizun baterantz”. Sare-kideek biharkoa “ inflexio puntu garrantzitsua izan dadin nahi” dute. Aldi berean, “eragile sozial, politiko eta sindikal guztiei, instituzioei, eta oro har, pertsona orori. Esfortzuak bikoizteko, borondateak gehitzeko eta ibilbide orri komuna partekatzeko deialdia da”.

Udalek bat egin dute
Espainiako Gobernuaren Iruñeko ordezkaritzaren aurrean Sakanako 14 udalek, denak Ergoiena ezik, onartutako mozioa irakurri zuten. Guztienen izenean Ainara Aiestaranak esan zuen: “dispertsio politika arbuiatzen dugu, zuzenean kaltetutakoen oinarrizko eskubideen urraketa larria izateaz aparte, senide eta lagunendako zigor krudela da”. Horrekin batera, larunbatean Bilboko manifestazioan izanen direla azaldu zuten. Agerraldiaren ondoren, mozioak ordezkaritzan aurkeztu zituzten. Bestalde, PP “udalek presoen aldeko dinamikak babestearen aurka” azaldu da.

7.910 km
Sakanako senideek presoak bisitatzeko astero egin behar dituzten km-ak.

Bataz bestekoa
Epea / Familia bakoitzeko Km Gastua (€)
Astero 1130 377,94
Hilero 4520 1637,75
Urtero 62150 19653

25 egunetik behin
Dispertsioak istripu bat eragin du espetxeetarako bidean. 16 hildako izan dira.

Erlazionatuak