Militarrak iragarri dituzte

Guaixe 2017ko ots. 15a, 09:30
Lakuntzan izan zirenekoa.

Nafarroako Komandantzia Militarrak Nafarroako Gobernuari eta horrek Uharte Arakil, Arbizu eta Etxarri Aranazko udalei jakinarazi dienez militarrak izanen ditugu Sakanan. Komandantzia horretako pertsonalaren eta ibilgailu militarren mugimendua iragarri du. 20 soldadu izanen dira gaur Aizoaingo armadaren kuarteletik Urbasa-Andiarantz abiatuko direnak martxan. Bidean, gaur aipatu ibarreko hiru herri horietatik pasako dira. Mendia zeharkatu bihar Jaitz, Argiñano, Errezu eta Iturgoiendik pasako dira kuartelera itzuli aurretik.

Ilbeltzaren 17an antzeko ariketa militarrak egin zuen soldadu talde batek Altsasutik abiatuta. Hilabete eskasean bitan izanen dira, beraz, ibarrean. Azken aldia 2015eko irailaren 15ean izan zen. Orduan Lakuntzara autobusez iritsi eta handik Aralar aldera jo zuten.

Erlazionatuak

Ariketa militarrak

Guaixe 2017 urt 17 Altsasu