Sakandarren %6,86 kontzejuetan bizi da

Guaixe 2017ko ots. 17a, 08:38

Ergoiena ikuspegia Lizarragako San Adrianerako bidetik.

Sakanako 16 kontzejuetako (Aizkorbe barne, ez bada ere) populazioak %0,65 gora egin zuen joan den urtean, 2015arekin alderatuta. 2016Ko ilbeltzaren 1ean urte bat lehenago baino bederatzi pertsona gehiago bizi ziren ibarreko kontzejuetan, 1.390 guztira. Sakanako populazioaren %6,86 hain zuzen ere. 2015arekin alderatuta, 0,13ko igoera. Gainontzeko 13 herrietan 18.865 sakandar bizi gara, populazioaren %93,13.

Kontzejuetako populazioa Sakanakoarekin alderatuta
Urtea Sakana   Kontzejuak  
  Biztanleria % Biztanleria %
1999 19.104 92,71 1.392 7,28
2003 19.832 93,17 1.353 6,82
2007 20.086 93,16 1.372 6,83
2011 20.776 93,17 1.418 6,82
2014 20.504 93,27 1.381 6,73
2016 20.255 93,13 1.390 6,86

 

Kontzejuz osatutako udalerrien bilakaera            
Udalerria Urteak                 2016-1999 Aldea
  2016 2015 2014 2011 2007 2006 2003 1999 Kopurua %
Arakil 952 955 941 956 907 882 867 879 73 8,3
Ergoiena 399 397 400 422 426 437 448 481 -82 -17,04

 

Biztanleria    
UDALERRIA / Kontzejua     Biztanleria udalerrian  Biztanleria kontzejuan
ARAKIL 952  
Egiarreta   72
Ekai   38
Errotz   72
Etxarren   160
Etxeberri   54
Hiriberri   128
Ihabar   130
Izurdiaga   158
Satrustegi   48
Urritzola   21
Zuhatzu   50
Aizkorbe   21
IRURTZUN 2.187  
IRAÑETA 176  
UHARTE ARAKIL 834  
ARRUAZU 106  
LAKUNTZA 1.263  
ARBIZU 1.117  
ERGOIENA 399  
Dorrao   112
Lizarraga   189
Unanu   98
ETXARRI ARANATZ 2.456  
Lizarragabengoa   39
BAKAIKU 349  
ITURMENDI 398  
URDIAIN 671  
ALTSASU 7.471  
OLATZAGUTIA 1.522  
ZIORDIA 354  
GUZTIRA 20.255 1.390
Erlazionatuak