Azaroaren 28an, astelehen gauerdian, kamioitzar batek Sakana mendebaldetik ekialdera zeharkatu zuen. 10 km-ko abiaduran egin zuen bidea Zuastiko ordainlekuraino. Garraio bereziko kamioi horrek gainean Japoniako haize-errota baten pieza bat zeraman, 100 metro luze, 6,5 metro zabal eta 5,30 metro altu dena. Guztira 515 tona.
Zangozan Cenerrek duen egoitzan pieza probatu eta gero Japoniara bueltan joanen da, Pasaiako itsas-portutik abiatuko da harantz. Baina Pasaiara eramateko hiru etapa eginen ditu Sakanan. Atzo Zangoza eta Irunberriko bidegurutzearen arteko bidea egin zuen. Gaur, 23:00etan Zuastirantz abiatuko da eta, bihar, Zuasti eta Altsasuko Alaska arteko bidea eginen du. Gipuzkoa zeharkatzeko beste bi egun beharko ditu. Kamioitzarrak Nafarroa zeharkatu ahal izateko Foruzaingoaren 20 agenteren laguntza behar du, trafikoa bideratu eta kontrolatzeko.
Argazkiak: Foruzaingoa.