Sakana eta Gipuzkoa lotzen zituen Bernoako galtzada azalera ateratzeko lanak hirugarren urtez egiten ari dira. Sakandarrak lan horietan parte hartzeko gonbidapena egin dute Etxarri Aranazko eta Iturmendiko udalek. Gure ondarea azalarazi eta ezagutarazteko auzolan bana antolatu du udal bakoitzak. Aurrena, bihar izanen da, Iturmendin, Interesa duenak 09:00etan du hitzordua plazan. Hurrengo larunbatean, hilak 19, Etxarri Aranatzen izanen da auzolana. Hitzordua ere, 09:00etan izanen da, plazan. Batera edo bestera joan nahi dutenek, lanerako aitzurrak eraman beharko dituzte.