Hatsaren Lagunek Senpereko Larralde baserrian antolatutako egitaraua da Hats-Arte 2017. Elkarteko idazleen euskarazko kultur ekimen ugari izan ziren agorrileko asteburuetan. 19an parte hartu zutenen artean Juankar Lopez Mugartza zegoen, Bihotz hautsiak osatu eta portu handira iritsi dira liburua aurkeztu zuena.
Aurkezpen horretarako idazleak Alvaro Mundiñano Gartziandia margolariaren laguntza izan zuen. Pintoreak Etxarri Aranazko Iturri Eder tabernan ikusgai izandako hainbat margolan erakutsi zituen, liburuak, kultura eta natura gaitzat dituztenak besteak beste.