Guaixe.eus-en udako argazki lehiaketak saridun bakarra

Maider Betelu Ganboa 2017ko ira. 15a, 09:30
Francis Irigoienen "Haizearen dantzariak Portugalen" argazkiak irabazi du lehiaketa.

Hirugarren edizioan 53 argazki jaso dira. Epaimahaiak eta publikoak egile beraren bi argazki saritu ditu

Hirugarren urtez www.guaixe.eus web orriak sakandarrek oporretan ateratako argazkiak jaso ditu, 53 hain zuzen ere. Jasotako argazkien artean bi sari genituen banatzeko. Bata, epaimahaiarena, Eroski Bidaiak-ek oparitutako Costa Dauradan hiru lagunendako (bi nagusi eta ume bat) astebeteko egonaldia da. Epaileen saria Haizearen dantzariak Portugalen argazkiarendako da. Irudia hondartza batean aterata dago eta kaioen atzetik korrika doan mutiko bat ikusi daiteke.

Bigarren saria, Kiki argazki-dendak oparitutako sorpresa,  www.guaixe.eus web orriko bisitariek eman dute. 191 boto jaso ditugu eta internauten 32 botoek erabaki dute: Agotzaren koloria argazkiari saria ematea. Uzta bildutako gari soro batean dauden agotz-bolak ikus daitezke eta haietako biren gainean bi gazte, bat hankaz gora eta bestea besoak gora, biak ere aurpegia estalita. Irudia bi euritakok osatzen dute. Saritutako bi argazkien egilea Francis Irigoien urdiaindarra da.