Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroarako Tren Publiko eta Sozial (TPS) aurkeztu zuen joan den astean. “Gizarte- ekonomia- eta ingurumen-errentagarritasuna” bilatzen duen proposamena dela azaldu dute fundaziotik. “Haren oinarria gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da. Jendartearen aurkako, ingurumenaren aurkako, xahutzaile eta ezegokia den Abiadura Handiko Trenaren edo Prestazio Altuko Trenaren (AHT/PAT) aurrean, garraio bide jasangarri, herrikoi eta demokratiko batean datza”.
Fundazioak egungo trenbidearen bide paralelo berria egitea proposatzen du eta 3. erraila jartzea, ibilbidean egin beharreko hobekuntza puntualak gehituz. Fundazioak salatu duenez, “Nafarroako Gobernu guztiek, egungoa barne, egiteko eta mantentzeko garestiagoa den aukeraren alde. Ondorioz Nafarroan ez da gaur egungo tren sarea hobetzearen aukera eta zenbatekoa aztertu”.