ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek deituta Kataluniari elkartasuna
azaltzeko kontzentrazioak egin dira lantokien aurrean atsedenaldi garaian. Ordu batean Altsasuko udaletxe parean kontzentrazioa egin dute. Gorka Vierge ELAko kidearendako igandean Katalunian gertatutakoak “agerian utzi du Espainiar estatuaren joera antidemokratikoa. Sekulako bortizkeria erabili zuten demokrazia eskaintzen zutenen aurrean”. Hori guztia salatzeko deitu dituzte gaurko mobilizazioak, Euskal Herritik Kataluniara oihartzuna heltzeko asmoarekin”. LABeko Gaizka Uhartek azaldu du lantokietatik hainbat elkartasun mezu eta kontzentrazio egin direla azaldu digu. “Gaur Katalunian greba orokorra dago eta Euskal Herriko langileok elkartasuna adierazten ari gara, guk ere herri honetan erabaki nahi dugulako”.
Uhartek azaldu dutenez, “Kataluniaren auzia da 1978ko erregimena auzitan jartzea. Euskal Herrian gure nazio aldarrikapenak mahai gainean daude. Jarraituko du Kataluniakoak eta jarraituko du Euskal Herrian gure eskubideen defentsa. Ez dakigu hemen bigarren foku bat zabalduko den, baina, behintzat, langileok behar dugu erabakitze eskubidea beste erdu bat eraikitzeko”.
Viergek egun hauetan Kataluniari elkartasuna adierazteko antolatu diren ekimen ugariak nabarmendu ditu. Baina gaur protestari zentralitatea eman nahi diote Iruñean antolatutako manifestazioarekin. Catalunyan nahiz Euskal Herrian herriak erabaki lelopean izanen da mobilizazioa. Viergek gaineratu duenez, “oso fase erabakigarrian gaude. Aldi berean, nik uste dut, ilusioa sortu dela, pizten ari dela jendearengan. Ilusio hori ere saiatuko gara zabaltzen gure herri eta auzoetan”.