Ibarreko gazte asanbladek antolatuta Ziordiak Sakanako gazte eguna hartu zuen azaroaren 11n. Aspaldi zebiltzan “prestakuntza, aldarrikapena eta festa lotuko zituen” halako festa bat antolatu nahian. Han lana, feminismoa, euskara eta errepresioari buruzko mintegi bana izan zen. Eta han abiatutako ildoak eguberrietako oporretan garatu dituzte Altsasun (lana eta euskara), Arbizun (feminismoa) eta Iturmendin (errepresioa) egindako bileretan.