Ikasketa zerbitzu programarako prestatzen

Guaixe 2018ko urt. 23a, 15:27

Irurtzun, Uharte Arakilgo eta Altsasuko eskola publikoetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Sakana Lanbide Heziketa institutuan izan dira bisitan gaur. Ikasketa Zerbitzu proiektua ezagutu dute, bertatik bertara, heldu den ikasturtean haiek ahartan parte hartuko baitute. Horren guztiaren inguruan Genaro Paniaguak, Sakanako Herri Eskoletako koordinatzaileak azalpenak eman dizkigu.