1. Jakiundek antolatu duen Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartzen ari zarete. Nolaz izan zenuten haren berri?
Tutoreak jakinarazi zigun eta ea apuntatu nahi genuen galdetu zigun. Guk eman genuen izena, besteek ez zuten nahi. Gaiak interesgarriak zirelako eman genuen izena.
2. Jakin-mina hitzaldi sorta bat da. Noiz eta non dira?
Azarotik martxora, hilean behin, ostiral arratsaldeetan, 17:30ean normalean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Autobusez egiten ditugu joan-etorriak.
3. Beraz, ez duzue klaserik galtzen...
Ez (erdi barrez erantzun dute).
4. Aurreneko saioa, oker ez banago, azaroan: ekonomiaz, eta ingelesez. Zeren inguruan?
Ekonomia eta historia ikasi eta biak nahasten dituen NUPeko irakasle batek (Ekonomia Sailekoa), Mar Rubio Varasek, nola ikasi zuen azaldu zigun. Gero haien arteko harremanaz aritu zen (The next world: economic utopias and dystopias). Ingelesez zenez gutxiago ulertu genuen, baina zerbait bai. Ekonomia eta historia nahasketa, beste hitzaldi batzuk baino interesgarriagoa izan zen (batzuek buruaz ezetz badiote ere).
5. Bigarren hitzaldiak zer gai landu zuen?
Ea kanpotarrak onartu behar ditugun edo ez, horrek dakartzan arazoen eta abar. Horretarako, (Gabriel Insaustik, NUPeko Filosofia eta Letren Fakultateko irakasleak) bi istorio kontatu zituen gaiarekin erlazionatuta (Refugiados: ¿hospitalidad u hostilidad? Qué nos dice la literatura).
6. Hitzaldiek zer pentsatu ematen dute?
Bai.
7. Hurrengo hitzaldia, ilbeltzekoa, zeren inguruan izan zen?
Adimen artifiziala. Makina batek pentsa dezake? (inteligentzia artifizialean barna, Humberto Bustinze irakaslea, NUPeko Automatika eta Konputazio katedraduna). Erantzuna: batzuendako bai, besteendako ez. Bere iritziz, pentsa dezakete, baina makinak bezala, ez pertsonek bezala.
8. Makinek pentsa dezakete? Niri beldurra ematen didate halakoak, zuei?
Pixka bat.
9. Otsaileko hitzaldia zeren ingurukoa izan zen?
Zer zen artxibo bat (Yolanda Cagigas, NUPeko Artxibategi Orokorreko zuzendaria), dokumentuak eta halakoak gordetzen diren tokia.
10. Azken saioan zertaz ariko da?
Nutrizioaz: gaztea naizenez edozer jan dezaket (Izaskun Berasategi, Dietetika eta Nutrizioan doktore).
11. Hitzaldien ondoren hizlariari galderak egiteko aukera duzue?
Bai, egin ditugu.
12. Klasean asko zarete?
Ez asko, hogeita piko.
13. Beste ikasleekin erlazioa lortu duzue?
Batzuekin bai. Gustura gaude. Bukatzen dugunean agian patinatzera joanen gara.
14. Orain arteko hitzaldietatik zein da zure gogokoena? Zergatik?
Iñ. Adimen artifiziala. Gai hori asko gustatzen zait, gainera, horrelako karreraren bat ikasi nahi dut.
H. Adimen artifiziala nik ere. Nire ustez irakasle horrek besteek baino hobeki prestatu zuen, gehiago irakatsi zigun. Gainera, gai interesgarria da.
Ir. Haimar eta Iñakirekin ados nago, gairik interesgarriena izan da.
MA. Niretako errefuxiatuena. Hausnarketarako, Europa mailan gehiago pentsatzea. Gaur egungo gauzekin hausnarketak egiteko.
A. Niretako ere errefuxiatuena izan zen hoberena. Hausnartzeko balio izan zigun eta , gainera, nahiko ongi irakatsi zuela uste dut.
15. Izena eman zenutenean zenituzten espektatibak bete dira?
Bai. Beno. Ez.
16. DBHko 4. maila bukatzean bide bat aukeratu beharko duzue. Aukeraketan lagungarriak izan dira hitzaldiak?
Iñ. Pixka bat bai. Zer ikasketa mota dauden erakutsi digute.
H. Unibertsitatera joateko ere balio du.
Ir. Unibertsitatea bisitatzeko eta letrena eta zientziena nola doan ikusteko.
MA. Unibertsitatea ezagutzea.
A. Unibertsitatea ezagutzea. Baina joan aurretik argi neukan zer nahi nuen. Besteek ere.
17. Zer esaten dute zuen ikaskideek?
Ostiral arratsaldea galtzeagatik pixka bat eroturik gaudela uste dute.
18. Hala ere, zuek errepikatuko zenukete?
Bai!
19. Heldu den ikasturtean DBH 4n dagoen bati zer esanen zeniokete?
Apuntatzeko!