Anda eta Suarez Sartagudan omenduak

Guaixe 2018ko mai. 12a, 10:48

Castillo Suarez eta Jose Ramon Anda. Argazkia: Utzitakoa.

Nafarroako Historia-Memoriaren Eguna ospatu zen Sartagudan larunbatean. Aldi berean, herrian dagoen Memoria-Parkearen 10. urteurrena ere ospatu beharra zegoen. 500 bat pertsona elkartu ziren parkean, eta 1936an militarrek emandako estatu kolpearen ondoren gertatu zirenen inguruko egia, justizia eta erreparazioa eskatu zituzten. Parkean fusilatutako 3.452 nafarren izen abizenak dituen horma dago. Baita hainbat eskultura eta hausnarketarako testu ere. Azken horietako biren egileak dira Jose Ramon Anda eskultorea eta Castillo Suarez idazlea. Biak, beste hainbat sortzailerekin batera, euren ekarpenagatik omendu zituzten.