90.000 ahok oihukatu dute: Altsasukoak aske!

Guaixe 2018ko eka. 16a, 21:26

Altsasuko gurasoek antolatutako Iruñeko manifestazioa erraldoia izan da. Antolatzaileen esanetan 90.000 lagun baino gehiago bildu dira. Hunkigarria izan da.

Sadarretik jendetza abiatu da Altsasuko auzipetuen alde gurasoek deitutako manifestazioan. Baina oraindik jende uholde askozaz gehiago zegoen zain Zaragoza etorbidean manifestaziora gehitzeko zain. Oso hunkigarria izan da. Manifestazioaren bideoak Guaixeko Gacebookean dituzue ikusgai.