Neska* eta feminista izateaz

Guaixe 2018ko eka. 21a, 19:38
Neska* gazteak batzarrean. Argazkia: @EH_NeskaGazteak

Horretaz aritu ziren pasa den elkarrekin hausnartzen Euskal Herriko neska* gazteen topaketan.

Euskal Herriko 200 bat neska* gazte elkartu ziren Arbizun larunbatean. Feminista gazteak elkar ezagutu eta gai jakinen inguruan hizketatzeko baliatu zuten hitzordua. Parte-hartzaile bakoitzak eztabaida eta hausnarketa kolektiborako tresna diren liburuxkak eta poltsa bana jaso zuten harrera egin zietenean. Topaketa zirku emanaldi batekin hasi zuten plazan. Ondoren neskak* hiru tokitan banatu ziren eta haietan tailer bana egin zen. Haietan feministak dituzten behar eta tresnak ezagutarazi eta partekatu zituzten. Beti ere, neska* gazteak elkarrekin ekin asmoz.

Tailerrei batzarra segitu zion. Han feminismoa nola bizi duten aztertu zuten. Aldi berean, gazte mugimenduetan eta mugimendu feministan dituzten erronkak aztertu zituzten. Bazkaldu ondoren Iruñerako bidea hartu zuten, Altsasuko auzia salatzeko manifestazioan parte hartzera.