Nerea Franciscorena eta Marcela Rodriguez
Eskola Ibiltariko kideak
Ikasturtean zehar aldarrikatzen duzuena praktikan jarri nahi duzue?
M. Bai, denetarik dago. Badago urtean zehar egindako borroka batzuen isla. Esperientzia lokaletatik ikasiz deitu dugun tailerra. Bestetik, hitzaldiak daude. Jendea trebatzeko.
N. Hausnarketa eta trebatzea da helburuetako bat. Adibidez, gaur hitzaldia izanen da: aurrera begira zer? Hezkuntzako erronka berriei nola aurre egin aztertuko dugu. Aparte aisialdi eskaintza egonen da, jendeak deskantsatzeko eta lasai egiteko. Gauetan kultur eskaintza eta bestelako ekimenak izanen dira. Euskal Herriko gazte guztien arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea nahi dugu.
Auto-antolaketa da? Ikasleek elkarri irakatsiko diozue? Edo kanpo adituak etorriko dira saioak ematera?
N. Batez ere, Ikasle Abertzaleak-eko militanteak dira.
Eskola Ibiltaria Ikasle Abertzaleak-ek nahi duen hezkuntza sistemaren aldarrikapen moduko bat da?
N. Bai horretara begira dago antolatuta. Ikasturtean zehar hainbat aldarrikapen egiten ditugu eta uste dugu udan ere jarraitu behar duela.
IAk behin baino gehiagotan Euskal Eskola Nazionala aldarrikatu du. Nolakoa litzateke?
M. Bertan landuko diren teoria eta praktikarekin joanen gara eraikitzen. Azken finean egunerokotasunean eraikitzen dugu Euskal Eskola Nazionala. Etorkizunean zapalkuntzarik gabeko eskola izatea. Euskara ardatz duena.
Eskola Ibiltariko leloa galdera bihurtuta. Zein urrats marraztu nahi duzue etorkizunean?
N. Honen bidez baldintzak sortu nahi ditugu iraultza prozesuan aurrerapausoak emateko.
M. Eta lehen aipatutako Euskal Eskola Nazionala lortzeko.