Hizketan

Eskola ibiltariak bigarren eguna du

Guaixe 2018ko uzt. 26a, 10:33

Ikasle Abertzaleak-ek antolatutako Eskola Ibiltariak Uharte ARakil eta Etxarri Aranatz arteko bidea egiten ari da gaur. Jon Goikoetxeak esan digunez, jarritako helburuak bete ziren atzo.

Egitaraua
Garilak 26, osteguna
08:30ean Gosaria.
09:15ean Ibilaldia, Uharte Arakil-Etxarri Aranatz.
14:00etan Bazkaria.
16:00etatik aurrera Feminismotik iraultza hitzaldia. Genero auzia ere aztergai, teoria eta praktika feministaren lanketa eta emakume langileek hezkuntzan jorratzen duten papera izanen dira hizpide
Tailerrak:
· Autodefentsa.
· Esperientzia lokaletatik ikasiz. Hainbat hezigunetan landu eta burutu diren borroken inguruan ariko dira Hernaniko, Laudioko, Eunateko eta abarreko kideekin.
· Okupazioa. Ikasturtean zehar ikasleen behar kolektiboei erantzuteko hainbat okupazio saiakera izan dira. Praktika hori aurrera eramateko gakoak emanen dituzte.
21:30ean Afaria.
22:30ean Gaueko hitzaldi berezia.
00:00etan Musika girotua, Erein.

Garilak 27, ostirala
08:30ean Gosaria.
09:15ean Ibilaldia, Etxarri Aranatz-Altsasu.
13:30ean Bazkaria.
15:30etik aurrera Erronka berriak, hezkuntza zer? hitzaldia.
Tailerrak:
· Margotzea.
· Informatika-segurtasuna. Gaur egungo jardun politikoan segurtasunaren garrantzia azpimarratu, eta praktikan jarriko dituzte informatika segurtasunaren inguruko hainbat gako.
· Ikasle presoak. Haien sostengurako taldeen eta ikasle preso ohi baten lekukotzak, kanpoko zein barruko esperientziak.
· Militantzia eredua birpentsatzen. Zein da praktikan jartzen dugun militantzia eredua?
21:00etan Kontzertuak, plazan: Kop, Bultz, Nafarroa 1512 eta Droga Purpura.
Gaztetxean: Eztanda, Katez, Niri Bortz eta MTR dj.
00:30ean Ekitaldi nagusia.

Garilak 28, larunbata
10:00etan Gosaria.
11:00etan Irteera autobusetan.