Aukeratu ezazu udako argazkirik onena

Guaixe 2018ko ira. 3a, 15:27

Ostiraleko 12:00ak arte Guaixeko Udako Argazki Lehiaketara aurkeztutako irudi gogokoenen aldeko botoa eman dezakezu www.guaixe.eus web orrian

Guaixeko Udako Argazki Lehiaketara proposamenak bidaltzeko aukera gaur, irailaren 3an, amaitu da, 12:00etan. Sakandarrek euren udako argazkiak elkarbanatu dituzte lehiaketan. 47 argazki aurkeztu dira lehiaketara.

Bi sari egonen dira. Publikoaren saria erabakitzeko www.guaixe.eus-en propio sortutako atalean sartu eta botoa ematea besterik ez dago. Hiru argazki aukeratu daitezke, baina ordenagailu bakoitzetik behin bozkatu daiteke. 



Publikoak emanen duen sariaz aparte, propio eratutako epaimahai batek emandako beste sari bat ere banatuko da.