Zaila da udari agur esatea: oporrak, bidaiak, eguraldi ona, igerilekuak, hondartza... Hala ere, argazkiek udan bizitako unetxoak betiko gogoratzeko aukera ematen dute. Hortaz, guaixe.eus web orria sakandarren oroimenen ahaztezineko bilduma bihurtu da Udako Argazki Lehiaketari esker. 47 argazki aurkeztu dituzte.
Lehiaketan aurkeztutako argazkien artean bi sari zueden banatzeko. Bata, epaimahaiarena, Eroski Bidaiak bidaia-agentziak oparitutako Costa Dauradan hiru lagunendako (bi nagusi eta ume bat) zazpi gauko egonaldia da, eta Kiki argazkilariaren laguntzarekin epaimahaiak erabaki du Udako Argazki Lehiaketaren argazki hoberena Laida deitutakoa dela. Izaskun Bengoetxea Delgado irintarra da argazkiaren egilea. Irudiaren lehenengo planoan txankletak ageri dira, atzean itsasoa dagoela.
Izaskun Bengoetxea Eroski bidaiak-en saria jasotzen.
Bigarren saria Errigorako lotea da eta www.guaixe.eus web orriko bisitariek eman dute. 1.356 bozka jaso dira eta internauten 358 botok erabaki dute Iluntzean uraren ertzean dela Udako Argazki Lehiaketako argazki politena. Irakurleek aukeratutako argazkian ere hondartza ikusten da, iluntzen ari dela argiloarekin. Argazkia Iosune Razkin Iglesias uhartearakildarrarena da.
Iluntzean uraren ertzean. Iosune Razkin Iglesias.
Iosune Razkin saria jasotzen.
Epaimahaiaren finalistak
Fernando Morenoren argazkia.
Iratxe Sorianoren argazkia.
Ainhoa Imazen argazkia.
Erabiltzaileen finalistak
Amaia Urrizaren argazkia.
Maite Urrizaren argazkia.
Sergio Mororen argazkiak.
Erabiltzaileen botoak
Guztira 1.356 bozka izan dira
358. Iluntzean uraren ertzean. Iosune Razkin Iglesias
298. Alpetako Milak behiekin. Amaia Urriza
201. Tre cime di Lavadero, Dolomitak. Maite Urriza
153. Di Cerezza Lakua. Sergio Moro
35. San Donato Beriain. Xabier Razkin
34. Herri baten isla. Kanbodia, Abuztua. Iratxe Soriano
34. Dubrovnik. Ander Reparaz
33. Veneziako urak zeharkatzen. Ander Reparaz
32. San Donato - Beriain. Xabier Razkin
26. Khmerren iluntasunean argia. Kanbodia, Abuztua. Iratxe Soriano