Aralarko turismo bulegoa hilaren akaberara arte zabalik

Guaixe 2018ko ira. 15a, 11:37
Bisitariak Aralarko turismo bulegoan.

Aralar Elkarteak, Sakanako Garapen Agentziak eta Plazaola turismo partzuergoak elkarrekin bisitariendako informazio puntua jarri dute Aralarko santutegiaren ondoan. Bigarren urtea da turismo informazioa ematen dela santutegi ondoan. Maite Perurena garilean hasi zen turistei harrera egiten eta oraindik mugimendua dagoenez, irailaren akaberara arte segituko du. Dagoeneko ateak itxi dituena Altsasuko Baratzekobide plazan dagoen tren lokomotoran zegoen turismo bulegoa da. Unai Otermin Benito bisitariei argibideak ematen garila hasieratik igandera arte egon da. Alde handiz, Aralarko informazio guneak bisitari gehiagori ematen die informazioa Altsasukoak baino.

Urbasa-Andia
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Urbasa-Andia natur parkeak urtero 150.000 bisitari inguru jasotzen ditu. Kopuru horrekin foru geografiako natura-gune bisitatuena da. Gobernuak jakinarazi zuenez, 40.000 bisitari izan ziren joan den urteko garilean eta agorrilean. Gainera, Urederrako iturburuak bisitari ugari erakartzen ditu. Natur parkeko erabilera publikoko plana aurten berrituko dela aurreratu du gobernuak.

Erlazionatuak