Sakanako Mankomunitateak emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatuko duen zerbitzua sortzeko pausoak ematen ari da. Arlo horretan ibarreko errealitatearen diagnosia egiteko Mank-etik parte-hartze prozesua sustatu da. Garagartzaroan inkestak zabaldu zituzten Mank-en eta udalen web orrien bidez. Zenbait sakandarrekin ere elkarrizketa sakonak egin zituzten.
Eta orain emakumezkoen eta gizonezkoen errealitatea ibarrean zein den jakiteko tailer irekiak antolatu ditu Mankek. Bata, gaur, 18:30ean izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Bestea, berriz, bihar, 18:30ean, Irurtzungo kultur etxean. Mank-etik tailer horietan parte hartzera gonbidatu dute. Egitasmoak Nafarroako Gobernuaren Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntza du.