Nekazaritza ibilgailuak azterketa pasatzera

Guaixe 2018ko urr. 1a, 08:46

Traktorea Ekai parean lurra goldatzen.

Ibarreko nekazaritza Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasako dute hurrengo hiru asteetan. 750 bat ibilgailu dira. Azterketa egiten duten teknikariek ibilgailu horien segurtasun egoera aztertzen dute, errepidean ongi ibiltzen direla eta arazorik ez dutela. Bere herrian azterketa pasa ezin duena, beste batera joan daiteke. Motorrendako IAT ere bada.

Herria Data Ordua  
  Hilabetea Eguna
Irurtzun Lastailak 1 Astelehena 10:00 – 14:00
Ihabar Lastailak 2 Asteartea 10:00 – 14:00
Uharte Arakil Lastailak 3 Asteazkena 10:00 – 14:00
Uharte Arakil Lastailak 4 Osteguna 10:00 – 14:00
Uharte Arakil Lastailak 5 Ostirala 10:00 – 14:00
Arbizu Lastailak 8 Astelehena 10:00 – 14:00
Unanu Lastailak 9 Asteartea 10:00 – 14:00
Etxarri Aranatz Lastailak 10 Asteazkena 10:00 – 14:00
Lizarraga Lastailak 11 Osteguna 10:00 – 14:00
Iturmendi Lastailak 15 Astelehena 10:00 – 14:00
Iturmendi Lastailak 16 Asteartea 10:00 – 14:00
Altsasu Lastailak 17 Asteazkena 10:00 – 14:00
Olatzagutia Lastailak 18 Osteguna 10:00 – 14:00
Ziordia Lastailak 19 Ostirala 10:00 – 14:00