Altsasuko ferietan bertsotan

Guaixe 2018ko urr. 26a, 13:58

Bertso poteoa izanen da bihar, urriaren 27an, larunbata, Altsasuko ferien harira. 13:00etan abiatuko da Foru plazatik. Eneko Lazkoz eta Julio Soto ariko dira bertsotan

Eneko Lazkoz eta Julio Soto bertsolariak ariko dira bihar Altsasuko alde zaharreko tabernaz taberna bertsotan. Nafarroako txapeldun ordea eta Nafarroako txapelduna aurrez aurre egongo dira Euskal Herrian Euskaraz taldeak Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin antolatutako bertso saio ibiltarian. Foru plazatik abiatuko da bertso poteoa, 13:00etan.